2023-ko Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketa

Itzuli

2023ko Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketa

2023ko azaroaren 22an eta 23an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak "Imajinaezinerantz aurrera eginez" nazioarteko topaketa egingo du Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian.

Deskribapena

Topaketaren helburua, maila goreneko hizlariekin batera, azken garapen teknologikoek prestakuntzan, enpleguan, ekonomian eta gizartean duten eraginari buruz hausnartzea da, hiru ardatz nagusiren inguruan:

 

  • 1. Ardatza: teknologia adimendunak. Besteak beste, Adimen Artifizialaren, konputazio kuantikoaren, sistema adimendunen edo robotikaren alorreko garapen berrienetan oinarrituko da.
  • 2. Ardatza: bizitza eta teknologia. Etorkizuneko teknologiak gure bizitzetan izango duen eragina izango du ardatz: hiri adimendunak, antolakuntzaren kontzeptu berriak, osasuna, etab.
  • 3. Ardatza: gizakia teknologiaren aurrerapenaren aurrean, etorkizunean garatuko diren teknologien eraginaren aurrean giza balioetan zentratuta.

Azken aldaketako data: 2023/10/11

Ikusi programa