ZG-ko Bazkideak Gasteiz-ko Mendizabala LHII-n bildu dira.

Itzuli

Data

2024ko apirilaren 18a

Apirilaren 18an, bileran parte hartu zuten kideek, duela gutxi ZG-k hiru lurraldeetako Ikaslanekin izan dituen bileren xehetasunak entzun ahal izan zuten
.

Bidetik Fundazioa-rekin izandako bileraren berri ere eman ziguten. Ziurrenik, kolaborazioa sortuko da Bidetik elkarteak antolatzen ohi duen jarduera batean: Aurten Fundazioaren ikasketa-beka bat eskuratzeko aukera izango duten Ikasleak hautatuko dituen epaimahaiko kide izatea
.

Zabaldu nahi dugun Ongizate Protokoloa-ri dagokionez, lehenik profesional espezialistaren batekin harremanetan jartzea komeni da
elkartearentzat baliagarria den dokumentazioa prestatu eta egin diezagula.

ZG webgunearen kudeaketarako Processwire-n hurrengo formazio saioetarako data jarri dugu.

Telefono mugikor inteligentearen erabilerari eta aplikazioei buruzko hurrengo prestakuntza ikastaroa antolatzeko beharrezko urratsak ematea adostu genuen.